Danok Kide elkarteak antolatzen duen XVIII. Jaiotzen lehiaketako sari banaketa burutu zen, abenduaren 2an, igandean, Danok Kideko egoitzan dagoen Jaiotza Erraldoian.
Lehenik, Ixabel Zuaznabarrek ongi etorria eman zien sari banaketara hurbildu ziren guztiei. Jarraian, Julio Valiente eta Paco Hita Danok Kide elkarteko kideek Pilar Domingo eta Eva Lizarraga lehiaketako epaileen iritzia jakitera eman zuten.
A kategorian, 6 eta 9 urte arteko irabazleak Pablo eta Javier Herreros izan ziren eta bigarren postua, Adriana Lopezentzat izan zen.
10 eta 13 urtekoen B mailan Oscar Garridok lortu zuen garaipena eta Aitziber Rubio Aramendi eta Igone Gonzalez izan ziren bigarrenak.
14 eta 17 urteko gazteen artean, berriz, Mario Garrido izn zen lehenengo saritua eta J. M. Mongeren ikasle diren Ainara Martiarena, Koldo Martin, Amaia Figuera, Ander Lopez, Frank Izquierdo, Miguel Ruiz, Natalia Ruiz eta Haizea Alvarezek osatutako taldeak bigarrena.
Azkenik, 18 urte gorakoetan, Isa Fernandez de Aguirreren jaiotzak Arantza Diezena garaitu zuen.
Hala ere, nahiz eta sari potolorik ez lortu, jaiotzak aurkeztu zituzten guztiek kontsolazio saria izan zuten.
Eta horien artean, antolatzaileek aurten aurkeztu diren jaiotzen maila azpimarratu zuten eta aipamen berezia egin zioten Jon Lasa musikariak aurkeztutako jaiotzari, hain zuzen ere.