“Sarea herrira zabaldu nahi genuen eta Foru Aldundiak egin zuen ikerketa batean WIFI askea ez jartzeko gomendioa egiten zuten,” azaldu zuen Lasarte-Orirako alkateak.
Honela, Udal eraikinetan jartzeko erabaki hartu zen eta egun bederatzi puntu WIFI daude gure herrian: hiru Kultur etxean, bat Villa Mirentxun, beste bat kiroldegian, bi Udaletxean, beste bat Zerbitzu eta Lan pabilioa eta azkenik Udal euskaltegian. “Beste bi jartzea aurreikusia dago, bata Villa Mirentxun Somotoko parkeko eremurako eta bestea Kirol Gunean egongo dena,” aurreratu zuen.
Gauzak horrela, WIFI seinalea udal erakin barruan eta hauen inguruan hartu daiteke, “eremu komunetan eta eraikin bakoitzeko ordutegiaren arabera.”
Gainera, Udal instalazioak handitzen doazen heinean, WIFI guneak ere ugarituko direla aipatu zuen. “Esate baterako, Gaztelekuan ere WIFI puntu bat jarriko litzateke,” azaldu zuen alkateak.
Alta eman
WIFI sistema honen bidez herritarrek 400 megako zerbitzua izango dute Interneten nabigatzeko.
Hau erabiltzeko, alta eman behar da zerbitzuan. Horretarako, hiru era daude, batetik liburutegiko bazkideek bertan egin dezakete, bestetik bakoitzak etxetik egin dezake do, azkenik, Udalak ezarritako kioskoetan egitea da.
Azken bi kasuetan, ONA txartela, IZENPE txartela edo NAN elektronikoa erabili behar da. “Izan ere, legeak, erabiltzaileak identifikatuak egotea eskatzen du,” azaldu zuen alkateak.
Kioskoak
Aipatutako, kioskoak Kultur etxean eta kiroldegian dauden makinak dira.
“Hauetan, 10 minututan gonbidatu bezala ibili zaitezke. Lasarte-Oriako Udalak, zein beste erakunde batzuk Online dituzten zerbitzuetan ibili daiteke hauetan. Baita gauzak inprimatu ere,” azaldu zuen Zaballosek.
Era berean, Udaletxean beste kiosko bat jartzea aurreikusten dela aurreratu zuen.
Web gunea
Era berean, Lasarte-Oriako Udalaren web gunean zerbitzu berriak ezarri direla jakin arazi zuen Jesus Zaballos alkateak.
“Web orrialdean dagoen zerbitzu telematikoen sailean sartu eta bertan hainbat gauza egin ditzakezu: errolda kontsultatu; zergak eta tasak, ordainagiriak edo isunak ordaindu, erregistroa, WIFIan alta ematea, liburutegi birtuala eta Online ordainketak,” azaldu zuen. Baina, beti ere, lehen aipatutako txartelik baduzu.
“Herritarrei erraztasunak emateko era da hau. Udalera etorri beharrean, etxetik bertatik egin dezakete guztia. Eta Udal ordutegitik kanpo ere, noski,” adierazi zuen.