Play-off borrokatua
ISU Leihoak, Izkiña, Buenetxea, Epel, Izarra, Ainhoa, Lekuona Mena eta Oria kristaldegia izan dira azkenean play-offetako final laurdenetarako sailkatu diren taldeak.
Lehiaketa honetan, final handira arte, joan-etorriko kanporaketak jokatuko dituzte taldeek.
Epel-Izarra, Izkiña-Lekuona Mena, Buenetxea-Ainhoa eta ISU Leihoak Oria kristaldegia izan dira asteburu honetan kiroldegian jokatu diren final laurdenetako joaneko partidak.
Gogor lehiatu dira taldeak errenta lortu eta hurrengo partida lasai jokatzeko. Hala ere, kasu batzutan, bueltako partida erabakiorra izango da final erdietarako txartela zeinek lortzen duten jakiteko.
Ligaxka
Ligaxkari dagokionez, lehiaketa honetan sartu diren taldeek, Biyona, Morrison, Mingallon, Ilargi, IOB H.K., Naiban eta Tragoxkak play-offaren antzeko sisteman jokatuko dute. Horregatik, talde hauek ere gogor saiatu dira asteburu honetako kanporaketa bere alde jartzen.
Kontsolazioa
Azkenik, kontsolazio lehiaketan lau taldeek, Goiz Argik, Okelak, Siglo XX-k eta Obelixek, haien artean jokatuz erabakiko dute irabazlea zein den.