Galdutako gauzak

Txintxarri 2010eko apirilaren 12a

Udaltzainen bulegoan gauza hauek daude jasota, argazki kamara, urrezko eskumuturrekoa, diru-zorroa, urrezko katea, zilarrezko zintzilikarioa, Nokia markako mugikorra, Festina markako eskumuturreko erlojua, Suzuki markako motozikleta kaskoa, zilarrezko belarritakoak, betaurreko graduatuak eta betaurreko graduatuak bere estutxean.
Hauen jabeak direla egiaztatzen duten herritarrek, hilabeteko epean jaso behar dituzte. Horietakoren bat ikuskatzeko interesaturik dauden pertsona guztiei arren eskatzen zaie Udaltzainen Bulegora hurbil daitezela, 09:00etatik 13:00etara.