Azkoitia, Aia, Beasain, Irun, Zestoa eta Oñatin dagoeneko elkarrizketatu dira Diputatu Nagusiarekin.
Ostegunean, apirilaren 15ean, Lasarte-Oriaren txanda izango da, Manuel Lekuona Kultur etxeko areto nagusian, 19:00etatik aurrera.
Gipuzkoako Diputatu Nagusiarekin batera, Eneko Goia, Azpiegitura Foru Diputatua eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea ere izango da ekitaldian.
Herritarren galderak
Bertan, Lasarte-Oriako herritar eta hainbat elkarte eta erakundetako ordezkariekin elkartuko dira etorkizunera begirako arazoak eta erronkak partekatzeko.
Era honetara, Diputatu Nagusiak zuzenean entzungo ditu lasarteoriatarren ekarpenak eta kritikak eta, era berean, haien galderak erantzungo ditu.
Ekimenean partaide izateko
Foru Aldundia Zure Herrian ekimen parte-hartzailea irekia da.
Hala ere, ekitaldian parte hartu nahi duenak 943112290 telefono zenbakira deituz edo kabinetea@gipuzkoa.net helbidera mezu bat bidaliz eman dezake izena.