Manuel Lekuona kultur etxean egin zen tailerrean, teknologia berrietan, kapitalismoaren sareak ekiditeko moduak erakutsi zituzten
Kapitalismoari aurre egin
Izan ere, gaur egungo gizartean gailentzen den sistema kapitalistari aurre egiteko aukera ugari dago.
Horregatik, Lasarte-Oriako Askapena eta Komite Internazionalistak taldeek, kapitalismoaren aurrean herritarrek egin dezaketena erakutsi nahi dute jardunaldien edizio honetan.
Gaur, kultur etxeko hitzaldi aretoan hitzaldi sortari hasiera emateko elikadura eta kontsumoaren arloan dauden alternatibei buruz mintzoko dira; bihar, pentsamendu korrontea den deshazkundeari buruzko hitzaldia eskainiko da eta asteazkenean, banka etikoa izango da aztergai.
Hitzaldi hauetan guztietan teoriaren alde praktikoa azaltzen duen esperientzia aurkeztuko dituzte hizlariek, hala nola, elikagaien kasuan Usurbilgo nekazal kooperatiba edo FIARE kreditu kooperatiba, banka etikoarenean.