Hernandorena saria irabazi du Ane Labakak

Txintxarri Aldizkaria 2010ko api. 13a, 02:00

Ane Labaka Lasarte-Oriako bertsolaria nagusitu zen Muskildiko Pusunpesenean aurreko larunbatean egin zen Hernandorena sariko afari-finalean eta berak jantzi zuen bertsolari gazteen artean jokatzen den txapela. Guztira 12 bertsolari gaztek hartu du parte sariketa honetan eta finalera iristeko kanporaketa bat gainditu behar izan zuten aurretik. Ane Labakaren atzetik Aimar Karrika, Ximun Cazaubon, Izar Mendiguren, Maiana Irigoien eta Eneritz Arzallus sailkatu ziren.
Pusunpesenea jendez bete zen Hernandorena gazteen sariketako finala ikusteko. Giro goxoa izan zen afalostean eta azkenean Ane Labaka izendatu zuten txapeldun. Bildots bat jaso zuen sari bezala, hilik, laugarren, bosgarren eta seigarrenak untxiak jaso baitzituzten baina bizirik.