Dietetika eta nutrizioa, batuka, coaching-aren hastapena, umorearen tailerra, bisuteria, tangoa edo polinesiar dantzak ikasteko aukera dute herriko gazteek astean behin, bi orduz edo ordu eta laurdenez.
Izena ematea
Izena emateko azken egunak dira huaek, ostilarean, aiprilaren 16an itxiko da epea.
Ikastaro bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko dituzte Lasarte-Orian erroldatutako gazteek eta erroldatu gabeak, aldiz, 30 euro. Era berean, Lasarte-Oriako gazte txartela dutenek beherapena dutela gogoratzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu Manuel Lekuona kulturetxeko hirugarren solairuan dagoen gazteentzako informazio bulegora.