Zubizarretak 23 urte azpiko Espainiako txapelketarako sailkapena lortu du

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 15a

Lehengo igandean, apirilak 11an, LOKEko Leire Zubiarreta eta Iñaki Elizaldek Zaragozan ospatu zen 23 urte azpiko Espainiako txapelketako Iparraldeko sailkapen lehiaketan borrokatu ziren.
Leire Zubizarretak zilarrezko domina eskuratu zuen 70 kilo azpiko mailan. Era honetara, apirilaren 24ean Madrilen jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.
Iñaki Elizaldek, berriz, 100 kilo azpiko mailan eskura izan zuen sailkapena, baina brontzezko domina eskuratu eta kanpoan geratu zen.