Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Markel Olano diputatu nagusia eta Eneko Goia Bide Azpiegituretako diputatua Manuel Lekuona kultur etxean izan ziren atzo arratsaldean, apirilaren 15ean, Lasarte-Oriako herritarrek edota elkarte-erakundeetako ordezkariek egindako galderei erantzuten. Foru Aldundia Zure Herrian ekimena Lasarte-Oriara iritsi zen beraz atzo. Hainbat gaietaz aritu zirenez, asteleheneko Txintxarrin luze eta zabalago jorratuko ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek esandakoak.