Helduentzako ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 16a

Apirilaren 23tik ekainaren 9ra, helduentzako hasiera eta erdi mailako igeriketa ikastaroa eskainiko dute udal kiroldegian.
Astean hiru saio izango dira, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 20:30etik aurrera.
Izena emateko azken eguna da gaur. Ikastaroak 103,30 euro balio ditu eta kiroldegiko bazkide direnentzat 57,40 euro.
Informazio gehiago nahi izanez gero kiroldegiko bulegora hurbildu behar duzue edo 943 376 182 telefonora deituaz eska dezakezue.