Lehengo igandean, apirilak 11n, LOKEko Leire Zubiarreta eta Iñaki Elizalde Zaragozan ospatu zen 23 urte azpiko Espainiako txapelketako Iparraldeko sailkapen lehiaketan borrokatu ziren.
Leire Zubizarretak zilarrezko domina eskuratu zuen 70 kilo azpiko mailan. Era honetara, apirilaren 24an Madrilen jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.
Iñaki Elizaldek, berriz, 100 kilo azpiko mailan eskura izan zuen sailkapena, baina brontzezko domina eskuratu eta kanpoan geratu zen.