Pilotako herriarteko txapelketa bihar hasiko du Lasarte-Oriak

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 16a

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria lehengo ostegunean, apirilaren 8an, aurkeztu zen Zientziaren kutxagunean.
23 herrik parte hartuko dute aurtengo edizioan eskuzko sailan eta Lasarte-Oria horietako bat izango da.
Joan etorriko kanporaketak izango dira eta gaur jokatuko dira lehiaketako lehenengo partidak.
Lasarte-Oriako taldeak Soraluze du bere lehenengo arerioa eta, bihar 16:30ean, Michelingo frontoian aurrez aurre egongo dira .

Talde gaztea

Asier Arteaga eta Ander Rekondo kadete mailan, Ander Zulaika eta Gorka Mendizabal gazteen mailan eta Aitor Aranburu eta Mikel Elola seniorretan dira Lasarte-Oriaren izenean herriarteko txapelketa jokatuko duten bikoteak.
Joxe Felix Solano arduradunak azaldu digunez talde gaztea da Lasarte-Oriak aurketen duena. Hala ere, ongi jokatzen duten bikoteak dira eta guztiek lan ona egitea espero du.

Kanporaketa

Bihar Soraluzeren aurka jokatu behar dute lasarteoriatarrek.
Talde honek aurten eman du izena txapelketan eta Joxe Felix Solanok azaldu digunez, “ez dakigu zer gertatuko den kanporaketan. Senior mailan bikote sendoa dute, baina gazte eta kadete mailako bikoteei buruz ez dakigu ezer. Beraz, bihar ikusi beharko eta horren arabera, hurrengo asteko partidak prestatu.”