Apiriletik ekainera, dietetika eta nutrizioa, batuka, coaching-aren hastapena, jende aurrean nola hitz egin, web 2.0: sare sozialak, umorearen tailerra, bisuteria, argazkigintza: kamara digitala, tangoa edo polinesiar dantzak ikasteko aukera dute herriko gazteek.
Astean behin, bi orduz edo ordu eta laurdenez ikastaroak Manuel Lekuona kultur etxean eskainiko dira.
Ikastaro bakoitzeko ikasle kopurua mugatua da, beraz, mugi zaitezte hauetan parte hartu nahi baduzue.
Izena ematea
Izena emateko azken eguna da gaur.
Lasarte-Orian erroldatuek ikastaro bakoitzeko 20 euro ordaindu behar dituzte eta erroldatu gabeak, aldiz, 30 euro.
Era berean, Lasarte-Oriako gazte txartela dutenek beherapena dutela gogoratzen du Gazteria sailak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu Manuel Lekuona kulturetxeko hirugarren solairuan dagoen gazteentzako informazio bulegora.