II. Udaltop jardunaldiak hurrengo astean egingo dira Manuel Lekuona Kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 16a

Euskal Herriko Euskara Zerbitzuen topagunea izango da Lasarte-Oria, hurrengo astean, apirilaren 21 eta 22an.
Herri desberdinetako euskara teknikariek Nerabeen aisia eta lagunartea gaia jorratu eta Zer eta nola egin daiteke udaletatik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko? galderari erantzuna ematen saiatuko dira II. Udaltopek iraungo dituen bi egun horietan.
Aurten gainera, iparraldean hasi berriak diren udaletako euskara teknikariak gonbidatu dituzte jardunaldi hauetan parte hartzera eta haien esperientzia entzuteko aukera egongo da, besteak beste.