Oreindik taldeak Leioako X. Maketa Lehiaketan saria eskuratu du

Txintxarri Aldizkaria 2010ko api. 16a, 02:00

Lasarte-Oriako Oreindik taldeak Euskara zerbitzua saria irabazi du X. Leioa Maketa Lehiaketan. Euskarazko abesti onenaren saria jaso du Zerri hegalaria abestiarekin.
2009an sortu zen talde honen lehenengo saria da hau. Rock, funkya, pop, metal... estilo desberdinak nahasten dituen maketa dute. Hizki pertsonalak eta gertukoak eta une, zein ideia desberdinen isla direnak aurkezten dituzte haien abestietan.
Lehengo larunbatean, Sustrai tabernan entzuteko aukera izan genuen eta arrakasta handia izan zuten. Zerri hegalaria kontzertu amaieran errepikatu zuten abestietako bat izan zen.
Gaur, berriz, Orioko Txalupa musika antzokian joko dute 22:30etatik aurrera eta Makulu Ken talde lasarteoriatarra ere bertan egongo da, bere doinu afroak eskaintzeko. Sarrera 5 eurotakoa da.