Jardunaldi Internazionalistak azken txanpan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 16a

Kapitalismoari aurre egitea posible dela azaldu digute aurten Komite Internazionalistak eta Askapenak, XII. Jardunaldi Internaziolistetan.

Hitzaldiak

Lehengo larunbatean teknologia berrien tailerrarekin hasi ziren.
Astean zehar, astelehenetik asteazkenera, Manuel Lekuona kultur etxera gerturatu diren herritarrek elkarte ezberdinen esperientzia ezagutu ahal izan dute, elikaduraren mailan Usurbilgo Nekazal kooperatiba edo banka etikoarenean FIARE kreditu kooperatiba. Eta, era berean, korronte berria den deshazkundeari buruz jakin zuten.

Filma

Atzo, berriz, Okendo Zinema Taldeari esker, Fast Food Nation filma ikusi ahal izan zen.
Honetan, era kritikoan, Estatu Batuetako fast food kateek ekoizpen katea azaltzen saiatzen da eta, era berean, egun horrelako kateek gizartean duten garrantzia azpimarratzen da.

Azken ekitaldiak

Gaur, 21:00etan kontzertua antolatu dute Obelix tabernan.
Bertan, Hogei minutu talde lasarteoritarrak protesta-abestiak eskainiko ditu.
Eta, arestian, aipatu bezala, bihar 21:00etan, Xirimiri elkartean egingo den afari mexikar begetarianoarekin amaiera emango zaie Jardunaldiei.
Afariko txartelak 12 eurotan daude salgai Jalgi tabernan eta Xirimiri elkartean.