Emozio ugari atzoko antzerki emanaldian

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 17a

Atzo iluntzean Edurne Agirrezabalaren emanaldiaz gozatu ahal izan zuten Jalgira bertaratu ziren guztiak. Gezurrezko printzea izeneko lana antzeztu zuen Txirene antzerkiaren eskutik. Bertan, emakume batek bere senarra nola ezagutu zuen kontatu zuen, eta bere bizimodua nolakoa izan zen. Hasieran oso polita izan zen, baina poliki-poliki harremana hozten eta okertzen joan zen, tratu txarrak jasan zituen arte. Egoera horretatik nola atera zen eta berriro nola sartu zen ere kontatu zuen. Azkenik salatu eta senarra utzi zuen.
Emanaldi gogorra bezain bikainaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.