Arrieskalleta Elkarteak mendi irteera antolatu du apirilaren 18an, Buruntzako I. irteera hain zuzen ere.
Goizeko 9:00etan elkartetik atera eta Buruntza mendian gora gurutzeraino joango dira.
Antolatzaileek azaldu dutenez, joan-etorria mantso egingo da eta, beraz, helduek, zein haurrek parte hartu dezakete irteera honetan.
Ibialdiaren ostean, indarrak berreskuratzeko babarrun jana egingo da elkartean bertan. Bazkariaren prezioa 15 eurokoa da helduentzat eta haurrentzako menua ere izango da 8 eurotan.
Izena ematea elkartean egingo da arratsaldez eta azken eguna apirilaren 13an da. Era berean, bazkide ez direnak ere joan daitezke, baina beti ere bazkideek izango dute lehentasuna.