Giro ederra eta eguraldia lagun aurten

Txintxarri Aldizkaria 2010ko api. 19a, 02:00

Goizeko bederatzietan puntuan, atera ziren II. BTT Trabesiako txirrindulariak. Aurten 271 lagunek hartu dute parte eta iaz ez bezala, eguraldia lagun izan zuten.
Antolatzaileek adierazi ziguten moduan, oso gustura geratu dira izandako parte-hartzearekin.

Andatzan galduta

Eguraldia lagun izan zuten, baina bidea ez, izan ere antolakuntzako kideek larunbat goizean bidea markatu bazuten ere, badirudi norbaitek marka horiek kendu egin zituela eta ondorioz txirrindulari batzuk ibildearekin nahastu egin ziren.
Bi ibilbide zeuden, bata 20 km-koa eta bestea 40koa. Txirrindulari bat baino gehiago nahastu zen. Helmugara lehenak iritsi zirenak, adibidez, ibilbide luzea egin nahi eta motza egin zuten.

Haurrentzako ibilbidea

Lehenengo aldiz antolatu dute aurten haurrentzako ibilbidea. Guztira 22 haurrek hartu zuten parte, 6 eta 12 urte bitartekoak. Parte-hartzaile guztiak Bazpi Txirrindulari Taldeko partaideak ziren eta ederki gozatu zuten ibilbidean.
Parte-hartzaile guztiek kamiseta bat eraman zuten oroigarri, eta gainera dortsalaren zenbakiarekin zozketa egin zuten eta batzuk opariarekin bueltatu ziren etxera. Gainera bizikleta garbitzeko aukera ere izan zuten.
Indarrak berritzeko berriz, antolatzaileek txistorra pintxoak, tortilak, pastak, gailetak, salda beroa eta edariak banatu zizkieten parte-hartzaile guztiei.