Larunbateko afari mejikar-begetarianoarekin amaitu ziren XII. Jardunaldi Internazionalistak

Txintxarri 2010eko apirilaren 19a

Larunbata gauean Xirimiri elkartean eman zioten jardunaldiei amaiera afari mejikar begetariano batekin. 30 lagun inguru bildu ziren Xirimirin giro ederrean afaria dastatzeko asmoz.
Antolatzaileen esanetan, aurtengo egitarauarekin oso gustura geratu dira, gauza berriak eskaini nahi izan dituzte. Salto kualitatibo bat ematen saiatu dira eta baita lortu ere. Orain arteko jardunaldietan informazioari eta sentsibilizazioari garrantzia eman izan badiote, aurten ekintza praktikoei eman nahi izan diete, eta bide batez herritarrei alternatibak ematen ere saiatu dira.