Oraingoan Zumaiako San Pedro abesbatza da izango da Ama Brigitarren komentuko kapera ahotsen doinuaz beteko duena.
Egitaraua
Amaia Aldalurrek, Lasarte-Oriako Musika eskolako irakasle ohiak, zuzendutako abesbatzak euskal doinuak, herrikoiak eta sakroak eskaniko ditu, hala nola, Durufleren Ubi Caritas, Javi Bustoren Axuri Beltza edo Serraten Cantares. Eta horietako batzuetan, Mari Karmen Azpeitiaren laguntza izango dute teklatuan.
San Pedro abesbatza
1984. urte arte San Pedro Abesbatzak parrokiko liturgian soilik hartzen zuen parte. Ordutik hona, lan hau utzi gabe, musikaren beste arloetan lan egin du.
Nazioarteko hainbat lehiaketeta eta jaialdietan parte hartu du. 2009.urtean Errenteriako Gabon Kanten Lehiaketan 1go saria lortu zuen.
Azkoitiko Cavaille-Coll organoaren mendeurrenean herri horretako abesbatzarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Mozarten Koroatze Meza lana eskaini zuten. Bat baina gehiagotan Gabriel Faureren Requiema abestu dute eta 2002. urtean Zumaiako Bandarekin Jesus Guridiren Eusko irudiak.
San Pedro abesbatzak Euskal Herriko hainbat herrietan kontzertuak eskaini ditu.