Kudeatuz-en bilera Osasun Zentro berrian egingo da

Txintxarri 2010eko apirilaren 19a

Apirilaren 22an, ostegunean Foru Aldundiak sustatutako Kudeatuz ekimenaren hirugarren bilera izango da Lasarte-Orian.
Orain arte, Plazaola parkeko eraikuntzaren inguruko bilerak Manuel Lekuona kultur etxean izan badira ere, oraingoan leku aldaketa dago.
Ostegunean,arratsaldeko 18:30etan, osasun zentro berriko hirugarren solairuan dagoen balio anitzeko gelara joan beharko du bileran parte hartu nahi duen orok.