Saneamenduko intertzeptore orokorreko lanekin jarraituz, datorren asteazkenean, apirilak 21, Oria-Bianchi eremuko pabilioitan lanean hasiko dira.
Hiru hilabetez luzatuko dira obra horiek. Epe horretan trafiko aldaketak egongo dira zonaldean.
Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak sustatutako proiektua da hau. Garrantzi bereziko lana izango da udalerriarentzat, izan ere, Loiolako araztegiarekin konektatuko baita gure sameamendu-sarea.
Ondorioz, ez da Oria ibaira isurketarik egingo eta ibaiaren kalitatea eta haren ingurunea hobetuko dela aurreikusten da.
Horregatik, Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak barkamena eskatu nahi du eremuan sortu daitezkeen eragozpenengatik.