Kamioi batek karga galdu du N-I errepidean

Txintxarri 2010eko apirilaren 19a

Gaur eguerdian kamioi batek istripua izan eta karga galdu du N-I errepidean, Oztaran auzo pareko zubian. Karga, hau da, garbigailuak, azpian dagoen Oztaran auzoko errotondan erori dira. Momentu horretan ez zen kotxerik, ez oinezkorik igarotzen zubi azpitik. Gidaria, ordea, ospitalera eraman behar izan dute.
Autoilara handi sortu da N-I errepidean, istripuaren ondorioz, eta oraindik ere, arazoak daude puntu horretan.