Gaur goizean, Lasarte-Oriako Euskara saileko Rikardo Ortegak, EUDELko Jokin Azkuek, Lourde Auzmendi Eusko Jaurlaritzako hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua den Maria Jesus Aranburuk ongi etorri egin diete Euskal Herri osotik etorri diren 120 euskara teknikari eta adituei eta hasiera eman diete II. Udaltop jardunaldiei.
Bi egunetan zehar, nerabeen aisian eta lagunartean euskararen erabilera nola sustatu aztertuko dute, mahai inguru eta hitzaldi partehartzaileen bitartez.
Era honetara, nerabeekin harremanetan dauden elkarte eta udalek haien programak ezagutzera emateaz gain, informazioa partekatzeko aukera paregabea dute jardunaldi hauei esker.