Era honetara, Ges Aseguruak bost urte daramatza Osatadarreko gazteen taldea babesten, Ostadarreko Jubenilen Ohorezko Mailako taldea, hain zuzen ere.
Ostadarreko ordezkariek pozik agertu dira sinatutako hitzarmen honekin, "Ges Aseguruak eskaintzen digun laguntza ezinbestekoa da. Izan ere, Ges gazteen taldeko babeslea izateaz gain, aldi berean, Ostadarrek burutu nahi duen kirol egitasmoari ere laguntzen baitio.”
Era berean, “modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatarik ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinisteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik," adierazi dute Ostadarreko arduradunek.
Finalaurrekoak
Bestalde, Ostadarrek antolatzen dituen Herriko areto-futboleko txapelketa eta Gomazko pala txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira asteburu honetan.
Areto-futboleko txapelketan, igande goizean jokatuko dira finalaurrekoetako Izkiña-Ainhoa eta ISU Leihoak-Izarra joaneko partidak kiroldegian.
Era berean, kontsolazio eta ligaxkakoek ere, aurrera darraite eta larunbatean izango dituzte norgehiagokak goiz eta arratsaldez.
Honetaz gain, Gomazko pala txapelketakoek ere fase berria hasi dute, finalerako bidea. Oskar Lazkano eta Iñigo Arluziaga, Iñaki Lizaso eta Joxerra Alzibar, Bernaitz Odriozola eta Santi Martin eta Iñigo Huegun eta Haritz Urdanpileta bikoteek finalaurrekoak jokatuko dituzte, igande goizean Michelingo frontoian.