Kamioi batek karga galdu zuen N-1 errepidean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 23a

Astelehen eguerdian, kamioi batek istripua izan eta karga galdu zuen N-I errepidean, Oztaran auzo pareko zubian.
Kamioiak garraiatzen zituen garbigailuak azpian dagoen Oztaran auzoko errotondara erori ziren. Eskerrak momentu horretan ez zela kotxerik, ez oinezkorik igaro zubi azpitik. Gidaria, ordea, ospitalera eraman behar izan zuten.
Auto ilara handia sortu zen N-I errepidean istripuaren ondorioz, eta arratsalde osoan arazoak izan ziren.