Kalea itxia Zabaleta auzoan

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 23a

Zabaleta Berriko urbanizazio lanak direla eta, hurrengo astetik aurrera Larrekoetxe bidea itxita egongo da Zabaleta baserria eta Larreko etxearen artean.
Hori dela eta, lanek irauten duten bitartean, Buenos Aires aldapa eta Illarraltzueta bidearen arteko errepidea zirkulazioko bi noranzkoetan erabiliko da.
Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak barkamena eskatu nahi du honek sortu ditzakeen eragozpenengatik.