Amaraun Jaialdia lekuz aldatzen da

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 23a

Ezti, Lur eta Marko Amaraun klubeko lagunak Loidi-Barreneko frontoian, kiroldegi ondokoan, egongo dira larunbatean.
Hamaika abentura biziko dituzte haurrek Amaraun Jaialdian. Goizeko 11:00etatik aurrera, puzgarriak, tailerrak, bazkideen bazkaria eta, arratsaldean, Txorro eta Morroren Gramola dantzaldi berezia.
2002 eta 2004 urte bitarteko bazkideak daude gonbidatuak bazkari berezira, izan ere, doan da. Bazkarian izena emateko azken eguna gaur da. Anima zaitezte eta hurbildu Ttakuneko bulegora edo deitu 943 371 448 zenbakira bazkarian parte hartzeko.