Buruntzara irteera goibeldu zen igandean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 23a

Arrieskalleta elkarteak Buruntzara irteera antolatu zuen pasa den iganderako. Eguraldia lagun zutela 40 lagun inguru abiatu ziren goizeko 09:00etan Buruntza mendira. Ondoren babarrun jana egiteko asmoa zuten elkartean bertan.
Baina Buruntzako gurutzera iritsi orduko, Jesus Casado herritarra ondoezik sentitu eta mendian bertan zendu zen.
Arrieskalleta elkarteko lagunek, lerro hauen bidez, bere dolumina adierazi nahi diete senitarteko eta lagunei.