Euskal Herriko Euskara Zerbitzuetako teknikoak Manuel Lekuona kultur etxeko areto nagusian bildu dira aste honetan, asteazken eta ostegunean.
Iparraldeko udaletako euskara teknikariak gonbidatu dituzte aurten II. Udaltop-en parte hartzera eta sortu berriak diren zerbitzu hauen lehenengo urratsen berri izan dute teknikariek.
Honetaz gain, nerabeen aisian euskara nola sustatu aztertu dute.
Horretarako, nerabeekin lanean jardun diren udal zerbitzuek eta euskara elkarteek, Ttakun K.E.-k esate baterako, haien esperientzia azaldu dute.
Era berean, gazteen kontsumoa eta teknologia berrien eragina aztertu dira hitzaldi eta mahai inguruen bidez.
Ondorio ugari atera dituzte Euskara Zerbitzuetako teknikariek eta orain hausnarketa garaia da.