Ipuinaren bidez, lirika zer den ikasten

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 23a

Ba al dakizue zer den lirika? Horrela hasi zen astelehenean Manuel Lekuona kultur etxean gaztetxoenentzako Kutxaren laguntzaz antolatutako kontzertu pedagogikoa. Ume eta guraso ugari bildu zen Euskal Ipuin Bat kontzertuaz gozatzera.
Azalpen batzuen ondoren, ordu betez, Aita Donostiak harmonizatutako euskal-kanten musikaz lagundutako antzezlana entzun zuten.
Honela, Lurbira Opera Talde Lirikoak eskainitako kontzertuari esker, lirika zer den ikasi zuten bertaratutakoek.