Egun ikaragarria pasatzeko, eta ez aspertzeko aukera ederra izan zuten.
Berrindartzeko garaia
Leku batetik bestera, gelditu gabe, horrela ibili ziren Amaraun jaialdian parte hartutako gaztetxoak. Goiz guztia korrika, saltoka eta disfrutatzen noski!
Baina noski, azkenean, energiak ere agortu egiten dira. Eta hori konpontzeko formula bazeukaten jaialdiko antolatzaileek; ume guztiak berrindartzeko Makarroi-jana gozo bat prestatu zuten.
Tomate saltsa nagusitu zen umetxoen aurpegietan, baina baita irribarrea ere, ondo pasatzen ari ziren seinale.
2002 eta 2004 urteko gaztetxoek zuten bazkariaz gozatzeko aukera, eta baita gozatu ere. Hau frogatzeko euren aurpegiak ikustea baino ez zegoen.
Etxera bueltatzeko ordua
Ondo pasatzen ari ziren umeak, denok dugu gustuko hori, baina Amaraun jaialdiak ere amaiera orduan jarria zeukan. Txorro eta Morroren dantzaldiaren ondoren, aurpegi alaiak pittin bat goibeldu ziren.
Aurtengo jaialdia amaitzear zegoen. Baina gogoratu ezazue, uda etortzear dagoela, txokoak eta kanpaldiak hurbil dituzuela. Amaraun jaialdia datorrenaren zizka-mizka besterik ez da, oraindik plater goxoenak dituzue zuen zai: lasai, makarroi-jana eta dibertimentua ziurtaturik dauzkazue.