Herritarrekin zuzeneko harremana izatea da Jesus Maria Zaballos alkatearen lehentasunetako bat. Izan ere, lasarteoriatarren kezkak edo arazoak gertutik ezagutzeko aukera ematen dio zuzenean.
Hitzordua eskatu duten herritarrekin biltzen ari da dagoeneko. Bisita egun bezala, astelehen eta asteazken arratsaldeak jarri ditu Udalak. Honela, alkatearekin hitzordua eskatzeko 943 376 178 telefono zenbakira deitu behar dute herritarrek.
Era honetara, alkatetzak kontakturako beste bide bat eskaintzen die herritarrei. Era berean, zenbait ekimenen bidez martxan jarritako irekiera eta parte-hartze ildoarekin jarraitzen du Udalak, adibidez, iradokizunen orrialdea edo udalerriko elkarte ezberdinekin izango dituen bilerak.