Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, ostalaritzako sektorean dabiltzan herritarrei zuzendua, arrisku handiagoko janari-manipulatzaileen karneta ateratzeko.
Maiatzaren 12an eta 13an emango da ikastaroa, Osasun Zentro berriko hirugarren solairuko erabilera anitzeko aretoan, eta ordutegia 16:00etatik 19:00etara izango da.
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, 943 533 303 telefonora deitu behar dute interesatuek.