Zabaleta Berriko urbanizazio lanak direla eta, aste honetatik aurrera Larrekoetxe bidea itxita egongo da, Zabaleta baserria eta Larreko etxearen artean.
Hori dela eta, lanek irauten duten bitartean, Buenos Aires aldapa eta Illarraltzueta bidearen arteko errepidea zirkulazioko bi noranzkoetan erabiliko da.
Era berean, Saneamenduko intertzeptore orokorreko lanen hirugarren fasea hasi da Oria-Bianchi eremuko pabilioitan.
Hiru hilabetez luzatuko dira lan horiek eta epe horretan trafiko aldaketak egongo dira zonaldean.
Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak barkamena eskatu nahi du lan hauek sortu ditzaketen eragozpenengatik.