Ezetz asmatu bost gezur borobilak
joko interaktiboa da Buruntzaldea osatzen duten Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek plazaratu duten ekintza berria.Lan munduan euskararen presentzia areagotzeko lanean jardun dira sei udal hauek eta ekintza hau egitasmo honen barruan kokatzen da.
Joko honen bidez, hizkuntza-kudeaketaren onurak modu alai batean herritarrei hurbiltzea dute helburu Udalek.
5 gezur borobilak asmatzeak, euskara erabili eta aberasteko denbora pasa joko baten irabazle egin zaitzake.
Buruntzaldeko herri bakoitzean irabazle bat egongo da eta maiatzaren 28an herri bakoitzean sariduna aukeratzeko zozketa egingo da.
Zertan datza?
5 gezurrak asmatu eta zozketan parte hartu fitxak industrigunetan, ikastetxeetan, euskaltegietan, sindikatuetan eta euskara-elkarteetan banatuko dira.
Hilabeteko epea dago, apirilaren 26tik maiatzaren 27ra arte, fitxa bete eta Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzura helarazteko.
Erantzunez gain, izen-abizena, eta harremanetarako telefonoa jarri behar duzue. Zozketan saritua izanez gero, Euskara Zerbitzuak telefonoz deitu eta saria noiz eta non emango zaien jakinaraziko die sarituei.
Era berean, euskara.buruntzaldea.org web atarian atal berezi bat sortu dute bertan jendearen erantzunak jasotzeko.