Urko Menaiak kontzertua eskaini zuen ostiral iluntzean Jalgi kafe-antzokian.
Beste bi lagunez lagunduta etorri zen Urko Menaia kontzertua eskaintzera. Berak kantatzeaz gain gitarra ere jo zuen, pianoan berriz, taldeko neska bakarrak, Idoia Oteiza musikaria zegoen eta txeloa jotzen Luis Fernandez.
Hurbildutakoek ederki gozatu zuten hirukote honek eskainitako abestiekin. Pop eta folk estilotako abestiak jo zituzten.