Entzuleen gustuko kontzertua

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 26a

Ama Brigitarren komentuko kapera, berriro ere, ahots musikaz bete zen ostiralean.
Zumaiako San Pedro Abesbatzak kontzertu ederra eskaini zuen, Danok Kidek antolatutako V. Musika Topaketen barruan.
Amaia Aldalurrek zuzendutako ahots taldeak euskal egileen eta Durufleren abesti sakroekin eman zion hasiera kontzertuari.
Ostean, euskal abesti, zein nazioarteko abesti herrikoiak entzun ahal ziren Brigitarren kaperan.