Atzo arratsaldean aske utzi zuten Rafa Diez, LABeko idazkari nagusi ohia. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak aske utzi zuen 30.000 euroko bermea jarri ondoren eta politikan aritzeko baldintzak ere ezarri zizkion.
Herritar ugari zituen zain atzo gauean Rafa Diez ongi etorria egiteko. Lehenengo besarkadak kalean jaso ondoren, Xirimiri Elkartera joan ziren ospatzera.
Urriaren 13tik Espainiako Estremerako espetxean egon da Rafa. Defentsak martxoaren 8an Rafa aske uzteko eskaera egin zuen, ama zaindu dezan. Orain hamabostero Rafak zaintzaren berri eman beharko dio Garzon epaileari eta astean bitan ertzain etxera ere joan beharko du sinatzera, gainera Espainiako Estatutik ezingo da irten baimen judizialik gabe