MusikHerriaren oharra, Euskalgintzari, Euskal Kultur sorkuntzari eta orohar euskal jendarte osoari

Txintxarri 2010eko apirilaren 30a

Euskal Herrian azken hilabete hauetan bizitzen ari garen egoerak ez dira salbuespen kultur sorkuntza munduan gabiltzan eragileekiko. Ilusioz eta arduraz ikusten ari gara etorkizunerako normalkuntza egoera bat ahalbideratuko duen herri antolakuntza olatua, Estatuen partetik erasoak aurrera darraien arren, oso modu gogorrean azken aste hauetan.
Azaltzera goakizuen kasua MH osatzen dugun hainbat eta hainbat kideetako batek aste honetan pairatu beharko duen gertaera bat da.
Ibai Azkona gazte iruindarra kutxazain baten aurkako balizko eraso baten karira epaitua izan da, urtebeteko kartzela zigorra betetzera behartzen duelarik Espainiar sasi justiziak. Aurretik ere gaueko ordu txikitan atxilotua izan zen Euskal gazteriaren aurka tamalez jada hain ezagun zaizkigun razzia polizial horietako batean, eta hainbat hilabetez kartzelaratua izan zen, gerora orduan epaitzen zuten delituengatik absolbitua izan zelarik. MHko kide hau espetxeratzeko arrazoia bat eta bakarra da: Espainiar justiziaren aburuz Ibai kalean izatea arriskutsua ei da, eta horregatik sartu nahi dute beste urtebete espetxean.
MusikHerria kolektiboa osatzen dugun musika eragileok salaketa ozena eta gure haserrea jendarteratu nahi dugu mendekuzko ekintza honen aurka. Batetik, kalte materialak sortu zituen ekintza batengatik kartzela zigorra betetzea ez dugu zilegitzat jotzen, eta are gehiago Ibairen kasuan aurretik dagoen absoluzio egoeraren ostean. Era berean musikari moduan eta kolektibo moduan Ibai Azkonak ez duela elkarbizitzarako inongo arriskurik planteatzen adierazi nahi dugu ozen, ez bada astebururo bere taldearekin eta kitarra aldean duela egin dezakeen kaltea, alegia Euskal musika sorkuntzan, jai herrikoietan eta herri mugimenduko era askotako dinamiketan parte hartu eta sakontzea.
Gure herrian haize berri eta ilusio zahar-berrituak arnasten dihardugun honetan, euskal sortzaile, euskaltzale, musikari eta orohar kasuarekin minduta agertzen den norbanako orori zuzentzen gatzaizkio ibairen kasuaren kontrako atxekimendu kanpaina sina dezaten eta ahal duten einean kasua beren inguruko komunikabide, lagunarte eta informazioa zabaltzea ahalbidera dezakeen bitartekoetan zabaltzea. 7 egun besterik ez dira falta ibai kartzelan sartzeko unea heldu aurretik, sala dezagun ozen!!
Gure elkartasunik beroena Ibai eta SKATU! Taldeari, aurrera bolie!!

MusikHerria