Helduentzako irristaketa ikastaroa antolatu du Ostadarrek

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 30a

Eguraldi ona iritsi da eta haur ugari ikusten da gure herriko kaleetan patinetan. Helduak, ordea, gutxi dira. Horregatik, Ostadar K.F.ak helduentzako irristaketa ikastaroa antolatu du maiatzaren 15 eta 22an.
Ikastaroa arratsaldeko 16:00etatik 18:00ak arte izango da eta “zerotik hasiko da,” azaldu dute antolatzaileek.
“Jendea gustura badago ikastaroa luzatuko da” ere, aurreratu dute.
Patinak eta babesak bakoitzak bereak eramango ditu eta “babesak eramatea beharrezkoa da”, azpimarratu dute.
Informazio gehiago eskuratzeko Ostadarreko egoitzara, Geltoki kalea 25, hurbildu behar dira interesatuak.
Ikastaroaren prezioa 15 euro dira eta izena emateako epea maiatzaren 7an bukatzen da.