Lehenik eta behin, Lasarte-Oriako udalak azaldu nahi du, momentu honetan eta mendekotasun Legearekiko zainketarako eskakizun-tramiteei dagokionez, eskatzailea, Rafa Diezen ama lehenengo fasean aurkitzen dela. Hau da, gizarte langilearekin egoteko deialdia eskatu eta hitzordua ezarri zaiola.
Jarraitu beharrekoak
Gizarte langilearekin egoteko eguna iristen zaionean, dokumentazio guztia aurkeztu beharko du, bere egoera egiaztatzen duten medikuaren informeak barne. Momentu horretan, gizarte langileek espedientea martxan jarri, eta Gipuzkoako Foru Aldundira bidaliko dute. Azken hauek izango dira Mendekotasun Legearen laguntzaz baliatzen beharrezko baldintzak betetzen dituen. Horretarako, Aldundiko tekniko eta mediku bat eskatzailearen etxebizitzara joango dira balorazioa egiteko asmoaz.
Honen arabera, Diputazioak erabaki edo ebatziko du, eta orduan espedientea Udalera bueltatuko da, eurek jarraipena egin dezaten.
Udalaren argipena
Beraz, informazio honen bitartez herriko Udalak argi utzi nahi du momentu hauetan ez dagoela Rafa Diez Usabiaga, LABeko idazkari orokor ohiaren amaren mendekotasun Legearekiko zainketan espedienterik irekita.
Fiskalaren helegitea
Atzo bertan jakin genuen Vicente Gonzalez Mota, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskalak, Rafa Diez, LABeko idazkari orokor ohia aske utzi izanaren erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen.
Azaldu dugun bezala, Baltasar Garzon epaileak espetxeratua mantentzeko neurriak leundu zizkion ama zaintzeko beharra argudiapean. Fiskalaren arabera, Rafa Diezen defentsak argudiatutako arrazoia artifiziala da, are eta gehiago, Rafak gezurretik sortutakoa. Horretan oinarrituta, Auzitegi Nazionalari Rafa berriro espetxeratzeko eskatu du. Eskaera horri buruzko erabakia hartu beharko du Auzitegiak orain.