Irteera eta bazkaria
Ikastaroaren arduradunak adierazi digunez, “Zubieta aldera egin genuen eta bidean zeuden belar ezberdinak ikusi eta beretzat garrantzitsuak diren hamar azaldu zizkigun Nekanek. Beti ikusi ditugunak dira, hala nola, zaingorria, pulmonaria edo biri-belarra, intxusa, bostorria, iodo-belarra edo azeri-buztana.”
“Belarren erabilerari dagokionez, esate baterako, bostorriak ahoko zauriak sendatu eta beherakoa mozteko balio du, zaingorriak odol isuri txikiak mozteko eta azeri-buztana mineralak berreskuratu eta pixa egiteko,” azaldu digu.
Honetaz gain, ikastaroa partehartzailea izan zela, azpimarratzen du, “Nekaneri galderak egiteaz gain, erremedioak eta gomendioak elkar trukatzen zituzten guztiek, baita belarrak erabiltzeko modu ezberdinak ere.”
Irteeraren ostean, bazkari prestatu zuten bildutako belar batzuekin. “Entsaladari, diente de león bota genion, osin tortilla egin genuen eta azeri-buztana eta osin ura probatu genituen” azaldu du
Jarraipena eman
Irakurketa ona egiten dute antolatzaileek ikastaroari buruz, “ikasleek asko eskertu dute honelako ikastaroa egitea eta are gehiago, Nekane bezalako aditua eskura izatea.“
Horregatik, sendabelarren ikastaroei jarraipena emateko konpromezua hartu dute Ttakuneko arduradunek, “ikastaro gehiago egingo ditugu beste belar batzuk eta haien erabilerak ezagutzeko.”