Zerbitzu berri hau kontsumitzaileen eskaerari erantzunez jarri dutela adierazi dute Mahala enpresako arduradunek, “makina hauetan, esne freskoaren zaporea dastatu nahi dutelako eguneroko esnearen elikapen baloreei uko egin gabe baina koipe kantitate gutxiagorekin.”
Esne freskoa eta gaingabetua, beraz. Izan ere, “esne osoaren zentrifugazio bidez gaingabetu prozesua egin eta baserriko esne freskoaren zapore nahastezina mantentzen du azken produktuak” azaldu dute enpresako arduradunek.
Egunak eta ordutegia
Esne gaingabetua ez da egun guztietan eskuragarri izango Lasarte-Oriako makinan.
Hasiera batean, Mahala enpresak jakinarazi duenez, esne gaingabetuko zerbitzua, astearteko 20:00etatik osteguneko 18:00ak arte egongo da martxan.
Eta esne osoa hartzeko, berriz, osteguneko 18:00etatik astearteko 20:00ak arte, egongo da aukera.
Beraz, badakizue, esne freskoa, egunekoa eta gaingabetua hartu daiteke jada herriko esne makinan.