Lasarte-Oriako musikarien harrobia

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 30a

Pianoa eta trikitixa eta panderoa ikasten dauden Udal musika eskolako gaztetxoek erakustaldia eskaini zuten atzo arratsaldean, Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan. Urduritasuna nabari zen ikasle askorengan. Izan ere, emanaldiako partehartzaile gehienak aurten hasiberriak dira instrumentua jotzen eta haien lehenengo agerraldia zen ikusleen aurrean. Abesti herrikoiak eta ezagunak entzun ahal izan ziren erakustaldian eta guztien ahalegina eskertu zuen ikuslegoak.