30 Hnuy Illa ikuskizuna gaur kulturetxean

Txintxarri Aldizkaria 2010eko apirilaren 30a

Lasarte-Oria Dantzan 2010 egitasmoari hasiera emango dio gaur, 20:00etan, Kukai dantza taldeak eta Tanttaka Teatroa konpainiaren Hnuy Illa ikuskizunak.
Joseba Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo (Ondo zaindu beti, Yahho maitea) liburuan bildutako poemetan oinarritutako dantza ikuskizuna da gaur ikusi ahalko dena.
Poesia, dantza, irudiak eta musika elkarrekin izango dira
agertokian, elkar hartuta eta elkarren artean komunikatuta.
Hala ere, dantza da ikuskizunaren ardatza; euskal dantza tradizionala, joera garaikideekin uztartuta. Eta honetan, Kukai dantza taldeak, Maider Oiartzabal lasarteoriatarraren laguntza izan du.
Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Dantza Garaikidearen Zirkuituaren seigarren edizioaren barne dago ikuskizuna.