Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean jokatu zen lehiaketa Vilasecan, Tarragonan, eta donostiarrak txapelketa honetan parte hartzen zuen lehen aldia zen.
Lineako probak, 85km, 105 parte-hartzaile izan zituen eta Eneko bakarrik iritsi zen helmugara minutu bateko abantailarekin. 11 kilometroko erlojupekoan, aldiz, bigarren amaitu zuen, lehenengotik 5 segundura.
Gipuzkoako txapeldun
Fernandezek ia 20 urte daramatza txirrindularitzan eta afizionatu mailan lehiatzen da.
Joan den martxoan bigarren izan zen Maltako Itzulian eta Gipuzkoako txapeldun da elite mailan.