Apirilaren 24an, larunbatean, Beltzak-Ostadar Errugby eskolako gazteak Zarautzen ospatu zen Errugby topaketan egon ziren.
Zarautz Errugby Eskolak antolatutako ekimenean, ehun bat neska eta mutil egon ziren, giro ederrean, entrenatzen.
Eta, entrenamendua bukatzean, hirugarren denbora egon zen guztientzat.
Hurrengo topaketa, maiatzaren 15ean izango da Kontxako hondartzan eta Gipuzkoako Errugby eskola guztiak egongo dira.